Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Getaria

Getaria Urola Kosta eskualdeko udalerria da, itsas bazterrean kokatua. Ekialdean Zarautz du eta mendebaldean Zumaia. Herri honen ingurune naturala oso berezia da bere ikur garrantzitsu bategatik batez ere, baina baita bere bi hondartzengatik eta ondare historikoagatik ere.

Juan Sebastian Elkano marinelaren jaioterria da, munduri bira osoa eman zion lehena izandakoa. Euskal kostaldeko turismogune ezaguna da, Getariako Txakolinaren sorleku nagusia. Bertan dago San Anton mendia, lehorrera lotua dagoen mendixka ezaguna, kostaldeko itxura aipagarria.

Getariko arratoia izenez ezaguna den San anton mendira begira dago Malkorbe hondartza, eta mendiaren mendebaldean surfa gustuko dutenentzako hondartza dago: Gaztetape. Horietaz gainera, ingurune naturalari dagokionez, aipatzekoa da Getariko arratoian landaredia eta zuhaitza mota ugari aurki daitezkela, bertakoak zein exotikoak.

Ondare historikoari dagokionez, azpimarragarriak dira gotiko estiloko San Salbador eliza, Etxe barrokoa eta gotiko estiloko Zarautz dorretxea. Kristobal Balentziaga Museoa Gipuzkoako herri honetan dago kokatuta, bertan Balentziaga jostun eta diseinatzailearen lanak ikus daitezke.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.