Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Galdakao

Bilboaldean dago kokatuta Galdakao, Gangurengo mendilerroaren magalean. Zamudio, Lezama, Larrabetzu, Zaratamo, Zeberio, Amorebieta-Etxano, Lemoa, Bedia, Etxebarri eta Basauri ditu mugakide.

Ingurune malkartsuan dago udaleria, Arrezurriaga (329 metro), Txispamendi (221 metro) , Santa Maria (476 metro), Upo (556 metro) eta Mandoia (640 metro) mendiak ditu inguruan. Ibaizabalek udalerria zeharkatzen du.

 

Bertako ondare nagusien artean daude XIII. Mendean eraikitako estilo erromanikoko Andra Mari eliza, Isasi Goikoa dorrea, Torrezabaleko zubia.


Jai egunei dagokienez, Gurutze Santuaren omenez ospatzen dituzte irailaren 14aren inguruan. Horretaz gain, inauteriak eta ekainaren 23an San Joan eguna ere ospatzen dituzte.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.