Ezkio-Itsaso Gipuzkoako hegoaldean dago. Beasain, Ormaiztegi, Gabiria, Azpeiti eta Zumarraga ditu mugatzat. Zumarraga eta Beasain bitartean dago GI-632 errepidearen alboan.
Herri honek bi hirigune ditu, Ezkio alde batetik, eta Itsaso, bestetik. Santa Lutzia ibaiak zeharkatzen du herria, 3 kilometrotan zehar.
Ezkio-Itsasok 21 km2ko zabalera du eta itsasoaren mailatik 300 metrotik gora dago.
Herriko punturik altuena 965 metroko Izazpi mendia da. Klima ozeanikoa du herriak, uda fresko eta negu epelak izaten dituelarik.
Ezkio- Itsaso 1965.urtean jaio zen Ezkio eta Itsasoren bateratzearen ondorioz. Gipuzkoako bihotzean kokaturiko herri txiki da.
Historikoki baserriz osaturiko herria izan da, beraz lehen sektorean oinarritu izan da Ezkio-Itsasoren ekonomi eremua.