Gaubeako haranean (Valle de Valdegovía) dagoen herria da. Herri lasaia da eta erosoa da. Eguna pasatzeko edota egun batzuk egoteko toki ederra da, naturaz gozatzeko, bertoko eta inguruko monumentu historikoak bisitatzeko edota lasaitasunez bueltatxo bat emateko.
Omecillo errekak herria zeharkatzen dau, herria bitan banatuz.
XVI eta XVII. mendeetako eraikinak topa ditzakeguz Espejon: Erdi Aroko Etxe-Dorrea, Salazar'tarren Jaun-Etxea edo Eliza Parrokiala.
Nahiz eta herri txikia izan, Espejok badu bere frontoia (estalia), futbol zelaia eta ibai-igerilekua. Honetaz aparte, badira ere janari dendak, aterpetxea, landa-etxeak, tabernak eta Vital Kutxa ofizinak.
Herriko jaiak El Salvador egunean (abuztuak 6) dira baina abuztuko 3. astean ospatzen dira.
Inguruko herri batzuk hauek dira: Tuesta, Villamaderme, Villanañe, Barrio eta Gesaltza-Añana (Salinas de Añana).