Eskoriatza Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Debagoiena eskualdean. 40.41 km²-ko azalera du.
Eskoriatzak badu zer eskaini herrira hurbiltzen den bisitariari. Izan ere, herri gunean bertan ikusi daitezkeen zenbait eraikuntza interesgarriez gain, baditugu inguruetan antzinako aztarna garrantzitsuak ere (Asuntzetako tumuluak, Mugarriluzeko iruinarria, ...).
Horri guztiari inguruko paraje eta auzoen edertasuna gehituz gero, ezin ukatu bisitatzea merezi duen herria dela Eskoriatza.