Bizkaiko ekialdean dago kokatuta herria, Debabarrena eskualdean. Eibar, Zaldibar eta Mallabia ditu mugakide. Oiz eta Urko mendien artean dago kokatuta, 1.026 eta 730 metro dituzte urrenez urren.
Heriko ondare interesgarrien artean daude Santiago Eliza, 1890eanL. Urgellesek eginiko grabatuak erakusten dituena, eta XVI. mendean eraikitako Lobiano Jauregia.
Udalerrian ondorengo jaiak ospatzen dituzte: Santiago Jaiak, uztailaren 24tik 27ra bitartean; Euskal jaiak, maiatzeko lehenengo igandean eta San Martin azoka, San Martin egunetik gertuen dagoen larunbatean.