Nafarroako udalerria da, Baztango herri nagusia hain justu. Udalerriko ondasun nagusien artean daude XV. mende amaierako Puriosenea etxea, egun Jorge Oteizaren Baztango Museo Etnografikoaren gunea dena; XVII. mendean eraikitako barroko estiloko Arotzaren jauregia; eta estilo bereko Baztango Balleko etxea.
Jorge Oteizaren Baztango Museo Etnografikoan herrigunean bertan dago kokatuta, eta XIX. mendeko ohiturak erakustea du helburu.
Herriko jaiak uztailaren 25ean ospatzen dira, eta horrez gain, udaberriko feriak ospatzen dituzte Aste Santuen ondorengo ostiralean, eta udazkeneko feriak San Lukas (urriak 18) ondorengo ostiralean.