Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Elgeta

Elgeta Gipuzkoako mendebaldean dagoen udalerri txikia eta euskalduna da, Debagoiena eskualdean eta Bizkaiko mugan dagoena. Bidegurutze garrantzitsua da, Eibar 8 kilometrotara, Bergara 6 km-tara eta Elorrio 6 km-tara baitaude. Inguruko hiriburuei dagokienez, Gasteiztik 42 km-tara, Bilbotik 45 km-tara eta Donostiatik 78 km-tara dago.

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Mugakide hauek ditu: Iparraldean Eibar eta Zaldibar (Bizkaia), hegoaldean eta ekialdean Bergara eta mendebaldean Zaldibar eta Elorrio (Bizkaia).

Gipuzkoako herri altuenetariko bat da Elgeta, itsas mailatik 462 metrotara kokatuta, lehen esan bezala bi herrialdeen artean administratiboki, eta hidrologikoki bi isurialdeen banalerroan ere bai, alde batetik Deba ibaia eta bestetik Ibaizabal. Halaber, Ibur, Ubegi, Ubera eta Angiozar errekek udalerria zeharkatzen dute.

Bestela, udalerri honen lurraldean Intxorta, Eguaspeko haitza, Larrabilburu, Azkonabieta, Udalaitz eta Larraluze mendiak daude, larreekin tartekatuta eta pago eta haritz bakan batzuk oraindik ere badaudelarik. zuhaitz mota nagusiena, berriz, Intsinis pinua da.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.