Lapurdiko udalerri hau Bizkaiko golkoan dago kokatuta, Donibane Lohizuneko kantomanenduan hain justu. Udalerria Urdazuri ibaia amaitzen den lekuan dago, eta mugakide ditu Getaria, Bidarte, Azkaine, Ziburu, Ahetze eta Senpere.
Heririan 2,5 hektareako lorategi botanikoa dago, itsasotik 50 metro ingurura. Hori irekitzeko proposamena Miarritzeko Historia Natualaren Museoko langile Paul Jovetek 1980ko hamarkadan egin zuen arren, 2008an ireki zuten.
Ondasun nagusien artean daude San Joan Batailatzailearen eliza eta Luis XIV.aren etxea.
Jose Antonio Agirre lehen lehendakari izandakoaren oroigarria dago, Telesforo Monzon izandakoaren etxearen aurrean.