Nafarroako ipar-mendebaldean, Malerreka eskualdean, dago kokatuta udalerria. Bidasoa ibaia eta honen ibaiadarra pasatzen dira bertatik. Udalerriak mugakide ditu Sunbilla, Oitz, Donamaria, Bertizarana eta Elgorriaga.
Mendiz inguratua dagoen udalerria da, beste zenbaiten artean ondorengo gailurrak ditu inguruan Aranzoko, Askin, Kaxerna, Bertizko Jaurerria, Ekaitza, Otetxon, eta Mendaur.
Ekainaren 20an, San Pedroren omenez ospatzen dira jai nagusiak udalerri honetan. Horrez gain, maiatzean udaberri azoka ospatzen da eta San Marin ondorengo astean udazkenekoa.