Gipuzkoako kostaldean, Debabarrenean dagoen udalerria da eta bertan itsasoratzen da Deba ibaia. Udalerriaren mugakide dira Mutriku, Zestoa, Zumaia eta Azkoitia. Hirigunearen ondoan 420 metro dituen hondartza du.
Herriko ondasun garrantzitsuena leizeak eta historiaurreko aztarnategiak dira, horietatik garrantzitsuena Ekaingo haitzuloa da, Unescok Gizartearen Ondare izendatua.
Erlijio arkitekturako lanetan Santa Maria Eliza gailendu behar dugu, hala ere aipagarriak dira Udal Azoka, XV. Mendeko Agirre Jauregia, Bañez Etxea, Itziarko Santutegia eta Sasiolako eliza ere.
Deban ibilibide ezberdinak egiten dituzte ingurune naturala hobeto ezagutzeko. Debatik Zumaiararteko kostaldea Biotopo Babestua da eta bi udalerri hauek Mutrikurekin batera Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute. Bisita gidatuen aukera zabala dago: Flyscharen Ibilbidea, Marearteko zabalguneko biodibertsitatea, Karsta, Espeleologia, artzain txikiak…