Nafarroan, Errioxako mugan, dagoen udalerria da. Alhama ibaia dauka albo batean, eta Kastejon, Tutera, Fitero eta Zentroniko ditu mugakide.
Ondare nagusien artean daude Erdi Aroan eraiki eta gerora barrokoan berritze-lanak egin zizkioten San Migel eliza, estilo barrokoko Ama Birjina Arrosariokoaren eliza, eta XVI. mendean eraikitako eta egun era guztietako artelanak biltzen dituen Arrese etxea.