Zuberoako iparraldean dago kokatuta, Pettarrakan, eta lurraldeko laugarren udalerri jendetsuena da. Uhaintzadi ibaiak zehazten du ekialdeko muga. Udalerriaren mugakideak dira Ezpeize-ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Maule-Lextarre, Sohüta eta Berrogaine-Larüntze.
Herriko jaiak abuztuko lehenego asteburuan ospatzen dituzte.