Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Bilbo

Bizkaiko hiriburua da, eta Euskal Herriko hiri populatuena, bertatik pasatzen da Ibaizabal ibaia. Hiru mendik inguratzen dute hiriburua: Pagasarri, Artxanda eta Arnotegik.

 

Bilboko portuak garrantzi itzela izan du lurraldearen garapenean, eta inguruko labe garaietatik ekarritako mea bertan itsasoratzen zen. Hala, Europarekin kontaktua egin zuen hiria izan da Bilbo eta horren eragina hirian nabarmena da. 80. eko hamarkadan abiatutako hiriaren erreformatzeak, Ibaizabalen errestauratzaearekin abiatuta, eta Euskalduna ontziolaren itxierarekin bultzatuta, "Bilbo efektua" eragin zuen eta garai bateko industriagunea egun turismora eskaintzen da, hiriaren ikur den Guggenheim Bilbao museoa harribitxi duela.


Ondorengo museoak aurki daitezke Bilbon: Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederretako Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Arkeologia museoa, Bilboko Artelan Berreginen Museoa, Eliz Arteari buruzko museoa, Euskararen Etxea, Euskal Museoa eta Aste Santuko Irudien Museoa.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.