Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Bermeo

Arrantza tradizio handia duen herria da, eta bertako ekonomia arrantzaren inguruan oinarritzen da, batez ere, arrain-kontserbagintzan. Bermeoko portuak Erdi Aroan garrantzia handia izan zuen, Euskal Herriko portuetan ezagunena izatera heldu zen itsasbazterreko arrantzaren alorrean.


Aketx eta Izaro uharteak ditu parean eta Matxitxako lurmuturra albo batean. Izaro irlan estilo gotikoa duen San Frantziskoko komentua dago.  Horretaz gain, turismo gune ezaguna da, besteen artean Gaztelugatxeko Donienegatik.


Herriko jaiak Irailaren 8an hasten dira eta 16an amaitu. Egun garrantzitsuenak hilaren 8 eta 9a dira, "Andra Mari lehen eguna" eta "Arrantzale eguna". Arrantzale egunean mahonezko gona eta galtzekin jazteko ohitura dago.


Bermeotarrak dira besteak beste Nestor Basterretxea (artista), Josu Erkoreka (EAJko politikaria), Izaskun Bilbao (EAJko politikaria) eta Agurne Anasagasti (telebistako aurkezlea).

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.