Bedaio, Balerdi (Aralar) mendiaren magalean dagoen Gipuzkoako herria da. Herri txikia izanik, egun, administratiboki Tolosako Udalak kudeatzen du, nahiz eta geografikoki honekin mugarik ez egin. Aralar parke naturalaren sarrera puntua ere bada. Nafarroarekin muga egiten du.