Basauri Nerbioi ibaiaren albo batean kokatuta dago. Etxebarri, Galdakao, Arrigorriaga eta Zaratamo ditu mugakide.
Udalerriko ondare historikoaren parte dira 1501ean eraikitako San Migel Goiangeruaren eliza eta XII. mendean eraikitako gotiko estiloko Ariz familiaren dorretxea.