Nafarroako erdialdean, Iruñetik hiru kilometro ingurura eta itsasoaren mailatik 400 metro ingurura, dagoen udalerria da. Elortz eta Arga ibaien artean eratutako lautadan dago kokatuta. Jatorriko herritik kontserbatzen den eraikin bakarra herriko gune zaharrean XVI. mendeko San Esteban eliza alde zaharrean dago, eta honen barnean mende berean Miguel Altunak egindako margoak daude. Herrian ekaineko azken astean ospatzen dira jaiak, San Pablo patroiaren omenez.