Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Barakaldo

Bizkaiko herri populatuenetakoa da, Bilboren atzetik, eta Euskal Herriko hiri nagusien artetik bosgarren da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago; Alonsotegi, Bilbo, Trapagaran eta Sestao ditu mugakide. Argalario mendia du mendebaldean eta Galindo eta Kadagua ibaiek mugatzen dute ipar eta hegoaldean.  Herriaren erdigunea muino batean dago, eta hau pixkanaka jaisten da Ibaizabal ibaira bidean.


Azken urteetan herriak eraldaketa handia bizi izan du, oinezko guneei garrantzia eman zaie eta enparantzak ere sortu dira. Pasieran aritzeko guneetan ikuskizunak antolatzen dituzte maiz herritarrek.  Horrez gain, era askotako ikuskizunak egoten dira hilabete osoan zehar Barakaldoko hainbat antzokitan.


Herriko jai egunak Karmengo Jaiak dira, eta uztailaren 16an ospatzen dituzte.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.