Gipuzkoako udalerri honek Deba, Zestoa, Errezil, Beizama, Beasain, Ezkio-Itsaso, Zumarraga eta Akoitia ditu mugakide. Sorrerak Iraurgi ibaiarenkin du lotura estua. 1310ean Gaztelako Fernando IVak emandako hiri-gutunaz hiribildu bihurtu zen Garmendia Iraurgiko izenarekin, Azpeitia izena XIV. mendean izan zuen, eta Azpeitia eta Azkoitiaren arteko mugak 1491an zehaztu ziren.
San Ignazio Loiolakoa bertan jaio zenez, bere omenez XVII. mendean sortutako barroko estiloko Loiolako Santutegia bertan dago. Euskal burdinbidearen museoa, Ingurugiro etxea, Soreasuko San Sebastian parrokia, Loiola eta Olatzko ermita ikugarri daude herrian.
Herriko festa nagusiak, Danborrada (urtarrilak 19-20), Inauteriak, Saninazioak (uztailak 30tik abuztuak 2ra) eta Santo Tomas eguna (abenduak 21) dira.