Zuberoako udalerria da, Basabürüko hiriburua hain zuzen ere. Udalerri honen mugakideak dira Barkoxe, Aloze, Iruri, Montori eta Liginaga-Astüe. Benito Lertxundik ezagunago egin zuen udalerri hau "Atharratzeko Jauregia" abestiarekin.
Udalerria zeharkatzen dute Oloroeko ibaiaren ibaiadar diren Joos, Laritolle eta Uhaintzadi erreka eta beren ibaiadarrek, eta Jaga errekak.
Heriko ondasun nagusien artean daude XIX. mende amaieran eraikitako Atharratzeko elitza eta Maidalena mendian dagoen Maidalena ermita.