Amurrion produzitzen da Arabako Txakolin gehiena, bertan baitaude bi upeltegi nagusiak. Garrantzia hori kontutan izanik “Txakolinaren Eguna” ospatzen dute maiatzean. Herriko festak abuztuaren 11tik 17ra bitartean ospatzen dira.
Abuztuaren 15ean Ama Birjinaren Jasokundearen eguna ospatzen da, abuztuaren 16an San Roke eta 17an San Anton.
Gasteiz eta Laudioren ostean Arabako herri populatuena da Aiaraldeko eskualdean, nerbioi ibaiaren ertzean dagoen herria. Gaur egun udalerriko ekonomia jarduera nagusiak industria, merkataritza eta zerbitzuak dira. Andra Mariaren Jasokundearen eliza ganga gotikoz estalita dagoen eraikuntza angeluzuzena da.