Agurain Arabako ermandade historikoa da, gaur egun bakarra den arren 1567an Opaku, Alangoa, Arrizabalaga eta Egileorrek osatzen zuten. Ermandadea Gaztelako koroaren menpe zegoen erakundea zen, egungo lurralde historikoen sorrera ezarri zuen.
Iturrieta mendia eta Urbasako mendizerraren magalean dago Agurain. Santa Maria eliza nabarmentzen da herrian, XV. mendean sortutako gotiko glamigeroa. Honez gain, historiaurreko aztarnak aurki daitezke herriko hainbat gunetan eta “Sorginetxe” izeneko trikuharria Arrizabalaga herrixkan topatuko du bisitariak.
Iberiar penintsula eta Europako iparraldea lotzen dituen A-1 errepidea bertatik pasatzen da. Herria Erdi Arotik da leku estrategikoa, bertatik pasatzen zelako Done Jakue bidearen barne ibilbidea zelako.