Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia krisi bete-betean, Ignacio Galanek ia 14 milioi euroko soldata jaso zuela ezagutarazi du txostenak.
Epaitegiak adierazi du ez dagoela nahikoa frogarik akusazioa babesteko.
Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]
Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.
Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Urteko lehen hiruhilekoan Iberdrolak iaz baino %40 gehiago irabazi du. Irabazien gehiengoa Espainiako Estatuan eta Britania Handiko negozioetatik lortu du.
Inflazioa %6,1era igo da otsailean Hego Euskal Herrian, eta azpiko inflazioa %7,7. Prezioen gorakada gelditzeko, interes tasak igo eta eskaria apaltzea da ordoliberalismoaren betiko guardasola. Baina inflazioa ari du esatea zein punturaino da zehatza?
Laminoriako lurretan Aixeindarrek zortzi dorre eoliko egiteko proiektua aurkeztu du Arabako Industria Administrazioaren ordezkaritzan. Bizkaian, Zallako zabortegitik gertu beste sei dorre eraiki nahi ditu Fisterra Energy multinazionalak, Euskal Haizie sozietatearen bidez.
Adin txikiko bi semerekin bizi den emakumeari argia eta gasa mozteko agindua eman du BBVAren higiezinen agentziak, eta etxetik joan daitezen telefonoz presionatu dituztela ere salatu du Stop Kaleratzeak plataformak. Alokairua ez ordaintzeagatik familia kaleratzeko eskaera egina... [+]