Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hondakinen kudeaketa Ipar Euskal Herrian
Iparraldeko 40.000 tona errefus erraustera bidaliko ditu Bil ta Garbik

Ipar Euskal Herriak 40.000 tona bidaliko ditu kanpora errauste plantetan edo porlan-fabriketan erre ditzaten. Bil ta Garbik Baionan daukan Canopia TMBtik ateratako errefusoi horrela emango die aterabidea.


Iparraldeko hondakinen parte bat errausten hasi daiteke Bil ta Garbi

“Balioztatze energetikoa” (“valorisation energetique“) eufemismoz beztiturik, baina azken finean erretzera bidaltzeko asmoa du Bil ta Garbi herri elkargoak Iparraldeko udalerri guztien hondakinen parte handi bat. Zementu fabrika edo antzeko laberen batean... [+]


2015-08-05 | Kanaldude
Loreki kooperatiba biomasa ekoizle
MULTIMEDIA - erreportajea

Loreki Itsasuko enpresa bat da, biomasaren balioztapenean eta tokiko lorezaintza ekoizpenen hornikuntzan espezializatua. Biomasa proiektuaren arduradunarekin hitz egin dugu, Artzai Mendiboure, Landesetako Hastingues biomasa plataformaren estreinaldian.


Hazparnen protesta ekintzak Hazketa zabortegia betirako ixteko eskatuz

Lapurdiko Hazparnen hainbat herritarrek segitzen du mobilizatzen bertan aurten itxi behar zuten Hazketa zabortegiaren kontra. Hazketa2010 elkarteak blogean biltzen ditu antolatutako mobilizazio eta beste ekintzen berriak.