Ekosistema artikoak bereziki hauskorrak dira, bertako tenperatura apalengatik izaki guzien hazkuntza mantsoa baita, eta nahasmendu baten ondotik berrosatzeko denbora luzea behar baita. Halere, ekosistema artikoak bihurtu dira XX. mendeko hainbat jarduera industrialen zabortegi, militarrek bertan nahitara utziz edo kutsadura globalaren ondorioz. "Ondare" hori kudeatzeko tresnak oraindik garatzeko daude.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Hondakin nuklearrakLarunbatean, martxoak 3, Bure herrian (Meuse departamendua, Frantzian) 300 ekintzaile ahalegindu dira bertan gobernuak hondakin nuklearrentzako eraiki nahi duen biltegi erraldoiaren aurka kanpaleku berri bat eraikitzen. Ingurueak gau eta egun zaintzen dituen polizia talde oso... [+]
Orain arte inon jasota ez zegoen isurketa baten arrastoa antzeman dute oraingoan. Maiatzean, berriz, su-itzalgailu bat erabili behar izan zuten sugarrak amatatzeko.
Hogeita hiru urte dira azken uranio meatzea ustiatzeari utzi ziotela Bretainian, baina pozoiak ez du, itxuraz, ondorengo milaka urtetan lur horietatik mugitzeko asmorik. Reporterre.net-en argitaratu berri dute aferari buruzko erreportajea.