“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun batez, ahal dugun moduan irentsi beharko ditugu haiek eragin zizkiguten mina eta beldurra. Eta errua. Eta lotsa. Eta umiliazioa”.
Guardia Zibilak torturatu zuen Amaia Urizarren hitzak dira, Memoria Osoa... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Hispanitatearen egunaAstelehenean eraitsi zuen Ernai gazte antolakundeak Lemoatx tontorreko gurutze frankista. Udalak adierazi duenez ez dute berriro altxatuko, Memoria Historikoaren Legea urratzen zuenez haren eraistea aurreikusita baitzegoen.
1936ko altxamendu militarretik 85 urtera "faxismoari gorazarre egitea zilegi" dela salatu du gazte antolakundeak. Urriaren 12an eskualdeko mobilizazioak antolatu ditu "bizitzak erdigunean jartzen dituen independentismoa" eraikitzeko.
Asteazken goizean deklaratu dute Espainiako Poliziaren aurrean. Migratzaileen hainbat kolektibok eta Sortuk urriaren 12an antolatu zuten ekitaldian erregearen eta kolonizatzailearen irudi bana bota zuten lurrera. Demokrazia falta salatzen eta Euskal Errepublika aldarrikatzen... [+]
Urriaren 12aren karietara Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeak Kanpezuko (Araba) Guardia Zibilaren koarteletik Espainiako bandera lapurtu zuen. Ekintzan parte hartu zuten gazteek bertako harresian "Ez zaituztegu onartzen" idatzi zuten.
Asteburuan eta urriaren 12ko astelehenean hainbat mobilizazio antolatu ditu Sortuk Euskal herri osoan. Iruñean Colónen eta Espainiako Erregearen estatua bana bota dute lurrera.
Hispanitatearen egunaren aurka mobilizazioa egin du Arrotxapea auzoan Migratuen Nafarroako Mugimenduak. Goree irla izenarekin berrizendatu dute Armendaritz Erregeordearen plaza, eta Chitareros izena eman diote Pedro de Ursua kalea zenari.