X - Xabiroia
Kantu jolasti honetan, bururatzen zaigun edozein ekintza aipatu eta egin dezakegu. Azken esaldietan, xabiroiaren ezaugarri diren ekintzak deskribatzen dira:
Nor ez dago jarrita?
Xabiroia (ote) da? Xabiroia da, xabiroia da!
Nor ez dago tente? Xabiroia da..
Nor ez dago saltoka? Xabiroia da…
Nor ez dago dantzatzen? Xabiroia da…
Nor ez dago txaloka? Xabiroia da…
Nor ez dago lotan? Xabiroia da…
Nor ez dabil igerian? Xabiroia da, xabiroia da, xabiroia da!
Nor dago hondar azpian? Xabiroia da…
Nor dago oso geldik? Xabiroia da…
Nork ziztatzen du? Xabiroia da…
Xabiroia da, xabiroia da, xabiroia da!
“A mulher do sapo” abestian oinarritua. Danilo Benício (Batucadan)
Amaia Egidazuk euskarara ekarria eta moldatua.