Material honek eskaintzen dituen baliabide anitzak gertutik ezagutu nahi badituzu, esku artean izan, eta umeekin nola erabili dezakegun ikusi, zuzeneko tailerrak eskaintzen ditugu. Harremanetarako: solasaldiak@argia.eus
Helduentzako tailerrak
Irakasle, hezitzaile zein gurasoei zuzendutako tailer hauetan, Hizki Piztik eskaintzen dituen baliabide guztien azalpena emango da, irakurketa-idazketa prozesua modu atseginez akonpainatzeko baliabideak eskainiz (ahozkotasunarekin lotutakoak, bertako faunaren ezagutzarekin etab). Parte hartzaileek materiala zuzenean manipulatu eta erabiltzeko aukera izango dute, dinamizatzaileak proposatutako jolasen bidez.
Umeentzako tailerrak
Tailer hauek irakurketa-idazketa prozesuaren hastapenetan dauden umeei bideratuak daude, 5-7 urte bitarteko umeentzat, oro har. Ume bakoitza bakarra izanik, haur bakoitza puntu desberdin batean egongo da.