Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez euskal presoen aldeko materiala kalean saldu ohi duten bi pertsonari 200 euroko isuna jarri zien Udaltzaingoak. Agerraldia iragarri dute martxoaren 21erako.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
HerriraGuardia Zibilak 16 lagun atxilotu zituen astelehen goizean Euskal Herrian eta Madrilen, abokatuak gehienak, ETAri babesa ematea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua leporatuta. Epailearen aurretik pasa ostean, hiru kartzelara bidali ditu. Azken hiru egunetako albisteen... [+]
Sarek oharra atera du astelehenko polizia operazioaren harira. Ondoren dago osorik irakurgai.
Herrira legez kanpo utzi ostean, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde lan egingo duen plataforma berria aurkeztuko dute igandean Donostian.
Ateak Ireki euskal komunikabidea itxi egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri batean. Bideo honetan azaltzen da zer zen Ateak Ireki eta zergatik itxi egin duten.
Egilea: Ateak Ireki
Herriraren kontrako operazioak iragandako garai bateko irudiak ekarri dizkio askori gogora. Haatik, ETAk jardun armatua utzi zuela bi urte igaro direnean, ezinezkoa da pentsatzea bide horretan atzerapausorik gertatuko denik; Espainiako Gobernuak barne iritzia asetzeko... [+]
Atxiloketak, salbuespen neurri judizialak eta Ertzaintzaren kargak albiste izan diren aste baten ondoren garai berriei buruz hitz egiteak txiste tankera har dezake baina, Herriraren kontrako polizia-operazioak ekarri duen erantzun soziala kontuan hartuz gero,... [+]
Amaiurreko senatari Amalur Mendizabalek salaketa jarri du Donostiako epaitegian, Herrira-ren aurkako operazioan bera buruan jo zuen ertzaina identifikatzeko helburuarekin. Hernanin kolpatu zuten buruan.