Kosovo ez bezala, munduko nazio txikiak nazioarteko aitorpenik gabe eta inperioaren mehatxupean bizitzera kondenaturik daudela erakusten du Abkhaziaren aferak. Gaur Abkhazia eta bihar Katalunia. Zer etorkizun munduko nazio txikientzat?
ARGIAko kazetari Karlos Zurutuzak Hego Osetiako lagun batekin komunikatzea lortu du eta hark jasandako sarraskiaren argazkiak bidali dizkio, eskaera batekin: "Mesedez, erakutsi argazki hauek; ikus dezatela denek zer egin duten gurekin".
Jarraian Zurutuzaren... [+]
Abkhazian gertatu bezala, makina bat dira Hego Osetian ere gerrak utzitako arrasto itsusiak paisaian. Teilaturik gabeko etxeak, tabike bakartiak, tirokatutako fatxadak... ia nonahi topa daitezke honelakoak bi eskualdeotan. Tskhinvalgo kanpoaldean aurkitu dut gaur honako hau... [+]
Tskhinvalgo herriko plaza duzue honako hau, Hego Osetiako hiriburukoa. “Antzoki plaza” du izena, horixe baitzen atzealdean ikusten den eraikina. Herrialde honetako antzoki bakarra georgiarrek suntsitu zuten 91ko gerran. Geroxeago, osetiarrek konpondu omen zuten... [+]
Georgiarekin independentzia guda izan ostean, duela 15 urte, Hego Osetiak independentzia aldarrikatu zuen. Gainontzeko herrialdeek ez dute babestu, eta orduz geroztik, 'de facto' independentea den herrialdeko biztanleak pobrezia handian bizi dira. Helburua: Errusian... [+]