ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du ekimena, baina akordioa patronalarekin negoziatu behar dela dio.

Atsedenerako eskubidea eta beharra aldarrikatu dute zaintza arloko langileek Donostian

Manifestazioa egin dute etxeko eta zaintza arloko langileek igandean, hainbat eragilek deituta. Hitzarmenen premia eta aisiarako eskubidea aldarrikatu dituzte, oztopo burokratikoak salatzearekin batera.


Hego Euskal Herrian PSOE irabazle, EH Bildu gora, eta EAJ amilduta

Herrialdeka, PSOE nagusi izan da Nafarroan, Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu Gipuzkoan. Parte hartzeak gutxigatik gainditu du %50a. Eskuina eta eskuin muturra indartuta atera dira.


Nahiz eta trantsizio ekologikorik ez bideratu, Next Generation EU funtsak jasotzen dabiltza Euskal Herriko enpresa transnazional boteretsuenak

ELA sindikatuak galdeturik, OMAL Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak osatu du 69 orriko Europar Batasuna: Agenda oliba-berdea eta digitala enpresa transnazionalen zerbitzura. Next Generation EU funtsek Hego Euskal Herrian duten inpaktuaren azterketa (2020-2024) txosten... [+]


Maskaren nahitaezko erabilera itzultzea eskatuko du Espainiako Osasun Ministerioak

Osasun zentroetan eta zentro soziosanitarioetan egin nahi du derrigorrezko. Astelehen goizean batzartuko dira erkidegoetako osasun agintariak, ministerioaren erabakia planteatzeko. Legez, erkidego bakoitzak du azken hitza.


Azken zazpi urteetan bikoiztu egin dira buru osasunagatik hartutako bajak Espainiako Estatuan

Gazteen artean izan da nabarmenena igoera: 2019tik %91 hazi da baja kopurua. Emakumezkoen bajak, berriz, ia bikoitza izan dira gizonezkoekin alderatuta. Konfinamenduan jo zuen goia buru osasunagatiko baja kopuruak, baina aurtengo maiatzean kopuru hori gainditu egin da.


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik

Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
TikTok nagusi Bigarren Hezkuntzan, unibertsitatean Instagram

Hego Euskal Herrian gazteek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta Informazio eta Komunikazio teknologiak erabiltzeko dituzten ohiturak jaso dituzte Ikusikerrek egindako ikerketan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Unibertsitateko 4.000 ikaslek erantzundako galdeketa du... [+]


Osakidetzako azpikontrata Care4chronics enpresaren lan baldintza “penagarriak” salatu dituzte

Care4chronics arduratzen da Espainiako Estatuko patologia kronikoak eta larrialdiak dituzten pazienteak etxez etxe artatzeaz. Duela 10 urtetatik lan egiten dute Osakidetzako azpikontrata gisa. eta langile gehienak atzerritarrak dira. Medikuek salatu dute “lan baldintza... [+]


Barazkiak landatu dituzte Neguriko eta Gorraizko golf zelaietan

Jauzi Ekosoziala eta Extinction Rebellion taldeetako kideak izan dira ekintza egin dutenak. Uraren xahuketa salatzu nahi izan dute.