Hazparneko Armand David laborantza lizeo pribatuko ikasleek Agro-ekipamendua, Zientzia sozial eta ekonomikoak, eta Enpresa ekonomia irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera izango dute. Horrek formakuntzaren ia erdia hartuko duela azaldu du Bertrand Gaufryau ikastetxeko zuzendariak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
HazparneHazparne eta auzo herrietako zirtzilek umorez jorratu dituzte hainbat gai: herrriko obrak eta munduko pilota txapelketa, besteak beste. Emanaldian Haira Aizpurua eta Ramuntxo Christy bertsolariek abestu dute.
Beñat Durruty Kanaldudeko laguntzaileak egidako... [+]
Horien artean da Armendaritze, eta ondorioz, baratze eta landare ureztatzea bakarrik arratseko 20:00 orenetarik goiti egin beharko dira, eta auto garbiketak edo pizina betetzeak debekatuak izanen dira.
Ekainaren 18an Iurretan jokatu zen aurtengo Eskolarteko Txapelketa. 180 entzule inguru elkartu ziren Euskal Herri osoko 14-18 urte arteko hamabi bertsolari gazteak entzutera. Hazparneko Irantzu Idoate Funosas izan da txapelduna eta Maddi Agirre gasteiztarra txapeldunordea.
Hazparneko libertimenduak herriko eta inguruetako dantzari, zirtzil, musikari, joaldun eta bertsolariak berriro bildu ditu eta hilabeteetako lanaren ostean, ikuskizuna eskaini diote jendeari. Eguraldia lagun, giro gozoan egin ziren dantzak, bertsoak eta antzerkia... [+]
Ttattola Gazte Asanbladako kideak gaur goizean kanporatu dituzte abuztuaren 21ean Hazparnen (Lapurdi) okupatutako eraikinetik. Bi gazte komisaldegira deitu dituzte arratsaldean. Euskal Irratiak komunikabideak jakinarazi du berria.
Astelehenean jaso zuten kanporatze agindua, eta asteartean egin behar zuten alde. Baina gazteek esan dute abuztuaren 21ean okupatutako Davidenea eraikinean jarraituko dutela. Herriko Etxeak ez du haiekin hitz egin nahi, eta kaleratze aginduan argudio faltsuak erabili dituzte... [+]
2019ko apirilean sortu zuen Mutturfin proiektua Donamartiriko Guilhem Marrimpoey sukaldari gazteak. Herri batetik bestera mugitzen duen sukalde ibiltaria da Mutturfin, baina badu berezitasun bat: hurbileko ekoizleen produktuak dira nagusi bertan. “Aski gauza sinpleak... [+]
Orotara 138 langile kanporatuko dituzte Aiherran kokaturiko lantegitik, 18 Hazparnetik eta Frantziako Isle-Jourdain herrian duen enpresako 115 langileetarik beste 60. Koronabirusak eragindako egoera ekonomikoari lotzen dute kanporaketa plan hau.
Lapurdin kokatutako enpresak murrizketak iragarri ditu krisi ekonomikoarekin lotuta. Kaleratze kolektiboak gauzatzeko izapideak hasi ditu dagoeneko.