PSOEk irabazi ditu Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak, baina PPren igoera nabarmena izan da, duela lau urte baino bost eserleku gehiago, PSOEren igoeraren parekoa. Bipolarizazioak emaitzak baldintzatu ditu, Kongresuko 350 eserlekuetatik 322 PSOE eta PPren artean banatu baitira. EAEn PSE-EEren garaipena ere nabarmentzekoa da, batik bat Bizkaian. Urte luzez EAJ garaile izan den lurraldean oraingoan PSE-EEk hartu dio aurre. 2004ko datuekin alderatuz, EAJk eserleku bat galdu du; EA ordezkaritzarik gabe geratu da; Aralar ere ez da Madrilen izango eta Nafarroa Baik mantendu egin du zuen eserlekua. IU eta ERC izan dira beherakadarik handiena nozitu duten alderdiak. Lehenak hiru eserleku galdu ditu eta bigarrenak bost. Abstentzioak ere garrantzi berezia hartu du hauteskunde hauetan, ezker abertzaleak eginiko apustua dela-eta. Hego Euskal Herrian duela lau urte baino bederatzi puntu handiagoa izan da abstentzioa. Boto emaileen artean beherakadarik handiena Gipuzkoan eman da, 2004an baino %14 gutxiako hain zuzen ere.
Honela geratu da osatua Kongresua:
Informazio gehiago: Gara, Berria, El País
Ez dago erantzunik.
© 2008 ARGIA.com