Apirilaren 8an estreinatuko da zinema-aretoetan Orkestra lurtarra animaziozko film luzea. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu duten lan hau egiteko asmoa 2014an jarri zen mahai gainean: “Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak”, azaldu dute Lotura Films ekoiztetxeko kideek.

2019-11-19 | Uriola.eus
Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzen dituen komikia aurkeztu dute

Gaur goizean aurkeztu dute La Bolsa eraikinean Harkaitz Canok eta Adur Larreak 'Antzara eguna" izeneko zuri-beltzezko komikia, Santi Brouarden bizitzaren inguruko komikia, alegia.


Idazle eta komikigileen sinbiosiak funtzionatzen du

Duela ez asko esan izan balidate euskaraz honelako hiru publikazio izango genituela esku artean ez urte berean, ez, zazpi egun baino gutxiagoren barruan, ez nuen erraz sinetsiko.


2019-04-30 | ARGIA
Harkaitz Canok irabazi du 111 Akademia saria

Fakirraren Ahotsa eleberriagatik saritu dute idazlea. Canok sari bera jasotzen duen bigarren aldia da.


Harkaitz Cano Jauregi
Errealitatea baino egiazkoagoa

Twist (Susa, 2011) argitaratu zuenetik nobelarik publikatu gabe zegoen Harkaitz Cano eta hura bezain indartsua den apustu batekin itzuli da: Fakirraren ahotsa (Susa, 2018). Imanol Larzabal zenaren bizitza fikzionatu du, joan-etorri eta gorabehera handiko lau hamarkadaren... [+]


Egiletasuna eta generoa
Zerbait hautsi, edo ireki, edo agertu

Literatur egiletasunari buruzko ikastaro batera joan nintzen azaroaren hondarrean. Kronika objektibo bat egin ezin, eta kronika zintzo bat egiten saiatu naiz. Nolakoa da euskal literaturen joko-zelaia, eta nola mugitzen gara horretan barrena?


Munduko gauzarik arraroenak

Deituiozu berezi. Deituiozu bitxi. Deituiozu arraro. Deituiozu nahi duzun bezala, baina hau ez da normala. Eta ez, ez dut esaten Durangoko Azokaren bigarren egunean gaudelako eta gaur goizean oraindik Toti Martinez de Lezeak Ereinen standean eragiten dituen ilara ia mitologikoak... [+]


2018-10-11 | Booktegi
Harkaitz Cano Arantxa Iturberekin
MULTIMEDIA - ElkarrizKatea
Arantxa Iturbe kazetariak Harkaitz Cano elkarrizkatu du. Canoren lana izan dute hizpide, baita euskal kultura eta Euskal  Herriko literatura ere.

Fermin Muguruza
"Autogestiotik nator eta hortik joko dut beti"

Fermin Muguruzaren indar eta energia handiak ditu Black is Beltza komiki edo nobela grafikoak. Kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Jorge Alderete ilustratzailea egile, iazko kultur produkturik erakargarrienen zerrendan ageri da, merezimendu osoz. Ezustean, ustekabeko liburu... [+]


Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.