Desgaitasun intelektuala duten pertsonek ere modu independentean bizitzeko eskubidea dute, non, nola eta norekin bizi erabakitzeko eskubidea. Hori aldarrikatu du Atzegiren aurtengo kanpainak, “Nire erara bizitzeko erronka” lelopean. 43 urteko Nagore Bergarak bere esperientzia kontatu digu: aitaren etxea utzi eta pisukide batekin batera bere kabuz bizi da duela sei urtetik, Donostiako alde zaharrean.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Gureak Taldea