Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun du. Arnaldo Momigliano (1908-1987) historialariak duela ia mende erdi idatzitako Alien Wisdom: The Limits of Hellenization (1975) lanaren hasieran zioenez, “homo europaeus arbaso helenikoek intelektualki... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Grezia klasikoaAntzinako Greziako hainbat tenpluen sarreretan, eskailerez gain, arrapalak topatu dituzte.
Atenas, K.a. 621 edo 622. Hiriko arkonte eponimo kargua zeukan Drakonek ordurarte ahoz aho zabaltzen ziren legeak kode batean idatzita jaso zituen lehenengoz.
Atenas, K.a. 448-432. Akropoliaren gailurrean Iktinos, Kalikrates eta Fidias arkitektoek diseinatutako tenplua eraiki zuten, Atena Partenos jainkosari eskainia.
Salamina uhartea, K.a. 480. Bigarren Mediar Gerra betean, persiarrek Grezia inbaditzeko egindako bigarren eta azken ahaleginean, bi aldeen arteko itsas gudua inflexio puntua izan zen: ordurarte persiarrak aurrera egiten ari ziren, baina gudua greziarrek irabazi zuten eta handik... [+]
Antzinako greziarrek Egiptori Aigyptos esan zioten, eta erromatarrek, aldiz, latinez, Aegyptus. Eta hortik dator Afrikako herrialdearen egungo izena.
Greziako Olinpiako santutegian grekoz idatzitako buztinezko plaka aurkitu dute, Homeroren Odisea-ren hamairu bertso dituena.
Grezia. K.a VII. mendea. Himno homerikoak izeneko poema sortako alerik zaharrena sortu zuten, Demeter jainkosaren berri jasotzen zuena.
New Yorkeko Sotheby’s enkante etxeak demanda jarri berri dio Greziako Gobernuari, irudian ikusten den brontzezko zaldiaren “jabetza legitimoa argitzeko asmoz”.
1900 eta 1901 artean, Greziako Antikitera uharte inguruko naufragio batean Antikiterako Mekanismoa deritzon pieza aurkitu zuten, K.a. 150-100 urteen ingurukoa.
Grezia, K.a. 490. Maratongo guduan greziarrek persiarrak mendean hartu zituzten. Herodotok, Plutarkok eta Luzianok jaso zuten garaipenaren berri eta, bertsioak bertsio, kondairak dio Filipidesek Maratonetik Atenaserako bidea korrika egin zuela albistea jakinarazteko, eta misioa... [+]