Euskal Herriko hainbat tokitan klaseen itzuleraren aurkako protestak egin dituzte Gora Ikasleon Borroka dinamikako kideek. Iruñeko hezkuntza delegaritzan, Nafarroako erriberan, Aiaraldeko institutoetan, Bortzirietako toki ona institutuan eta Bilboko delegaritza parean pankarta, pintaketa eta panpinak jarri dituzte "ikasleon bizitza erdigunera!" aldarrikatzeko. Ekimen guztiak beharrezko segurtasun neurriekin burutu dituztela zehaztu nahi izan dute.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Gora Ikasleon Borroka