Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa deuseztatzearen arrazoien artean.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Capbretoneko arroila inguruko lurra ezegonkorra dela adierazi du Red Eléctrica de España (REE) eta Réseau de Transport d'Electricité (RTE) enpresen ikerketa geologikoak. Kablea botatzeko ibilbide berrien aukera aztertu bitartean proiektua... [+]
1000 baietz ekimena martxan jarri du plataformak eta irailean batzarra eginen dute. Autopista Elektrikorik Ez plataformak jakinarazi du goi tentsioko argindar sarearen kontrako mila hautetsiren babesa jasotzeko kanpaina hasi duela. Dagoeneko plataformak sustatutako... [+]
Autopista elektrikorik ez! plataformak larunbatean Iruñean emandako prentsaurrekoan jakinarazi du atzera bota dutela Itsaso eta Deikaztelu batzen dituen tentsio handiko linearen eraikuntza.
Gueñesetik Itsasora (Gipuzkoa) goi tentsioko linea elektriko bat sortzeko proiektua zabaldu zen 2011n. Alegazioen ostean, sei urtez stand-by egoeran egon da, eta orain, Espainiako gobernuak berriro aktibatu gura du, 2018an eraikitzen hasteko. Bada, egitasmoaren aurkako... [+]
Espainiako Ministroen Kontseiluak urrian onartu zuen 2015-2020 Energia Plangintza. Deikaztelu (Nafarroa) eta Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) artean Red Eléctrica de Españak eraiki nahi duen 400 kV-eko linea ageri da bertan. Proiektua gauzatzeko urrats bat gehiago.
Itsaso eta Deikaztelu arteko Autopista Elektrikoaren aurkako Plataformak Goi-tentsio linearik ez – ate birakariei ez lelopean Nafarroako Gobernuaren aurrean kontzentrazioa deitu du larunbat eguerdirako.
Ezkio-Itsaso eta Deikaztelu lotuko dituen goi tentsioko linearen inguruko galdeketa egin dute asteburuan Gipuzkoa eta Nafarroako 39 herritan. Orotara 5.156 lagun zeuden bozkatzera deituta, eta %63ak hartu du parte. Horietatik %99,32 proiektuaren aurka azaldu da.
Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko... [+]
Muruarte-Kastejoneko linea elektrikoa Gasteizeko azpiestazioarekin lotzeko nahian dabiltza elite politiko eta Kapitalak 440.000 voltioko azpiegitura eraikitzen. 81 metroko altuerako dorrek eta 26 metro deforestazioko korridoreek 110 kilometrotako orbaina osatuko dute. Nolako... [+]
REE (Red Eléctrica de España) enpresak Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean eraiki nahi duen goi tentsioko linea ez egiteko eskatu dute hainbat kirolarik. Tartean dira, besteak beste, Itxako eskubaloi taldeko Andrea Barno, Nerea Pena eta Naiara... [+]