Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Wilhem Wakonigg espioiaren aurkako epaiketa hasi zuen Euzko Jaurlaritzak

Fai
88
anos

16 de novembro de 1936,

Wilhem Wakonigg espioiaren aurkako epaiketa hasi zuen Euzko Jaurlaritzak. Enpresari eta diplomatiko austriarra XX. mende hasieran jarri zen Bilbon bizitzen, eta euskal burgesiarekin harremanak egin zituen. 1917ko Gerla Handiaren atarian, Austrohungariako kontsulorde izendatu zuten Bilbon, eta garai hartan alemaniarren aldeko espioitza lanak egin zituen. 1936ko Gerra hasi zenean frankisten zerbitzura jarri zen. Urriaren 28an atxilotu zuten Getxon, maletan Bilboko defentsarako planen dokumentuak zeuzkala. Euzko Jaurlaritzaren aurkako espioitza eta sabotaje lanak egin zituen.
Azaroaren 19an fusilatu zuten Derioko hilerrian, Paraguayko kontsul Martinez Arias eta José Anglada komandantearekin batera. Wakoniggen suhia Luis Ortuzar zen, Ertzaintzaren lehen zuzendaria eta Jaurlaritzak kargugabetu egin zuen.

Fonte:

Iturria: Ingo Niebel, Al infierno o a la gloria. Vida y muerte del ex consul y espia Wilhelm Wakonigg en Bilbao, 1900-1936 (Alberdania).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
25
anos