28 de xuño de 1919,
Versallesko Ituna sinatu zuten, I. Mundu Gerrari amaiera eman eta munduko ordena berrantolatzeko. Alemania gogor kolpatu zuen itunak, bake negoziaketetan ez baitzituzten galtzaileak partaidetzat onartu. Itunean, gerra piztu izanaren erantzukizun osoa Alemaniari eta haren aliatuei leporatu zieten eta herrialde horiek desarmatu, hainbat lurralde galdu eta kalte-ordainak ordaintzera behartu zituzten. Itunak huts egin zuen munduan ordena egonkor bat ezartzen eta Alemanian umiliazio horrek Hitlerri ateak ireki zizkion. Alemaniak 2010ean amaitu zuen zorra guztiz kitatzen.
Fonte:
Iturria: Cambiar de país, cambiar de historia (Le Monde Diplomatique en español, 2013ko iraila).