Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Txiki eta Otaegi ETAko kideak exekutatu zituen erregimen frankistak, FRAPeko hiru militanterekin batera

Fai
49
anos

27 de setembro de 1975,

Txiki eta Otaegi ETAko kideak exekutatu zituen erregimen frankistak, FRAPeko hiru militanterekin batera. Bartzelonan fusilatu zuten Txiki, Burgosen Otaegi eta Madrilen José Humberto Baena, Ramón García Sanz eta José Luis Sánchez Bravo. Erregimenak burututako azken heriotza zigorrak izan ziren. Zigortuen bizia salbatzeko Europan oso kanpaina indartsua zabaldu zen, eta Pablo VI aita santutik hasi eta Jean-Paul Sartreraino, pertsona ezagun askok bat egin zuten. Euskal Herrian sekulako kolpea eragin zuen, eta berehala hiru eguneko greba orokorra deitu zuten. Kalera protestan atera zirenen aurka, Poliziaren biolentzia guztiz nabarmena izan zen. Orduz geroztik, ezker abertzaleak Gudari Eguna ospatzen du egun horretan.

Fonte:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
280
anos