Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Sobietar Batasuneko selekzioak planto egin zuen Txileren aurka jokatu behar zuen futbol partidaren aurrean

Fai
52
anos

21 de novembro de 1973,

Sobietar Batasuneko selekzioak planto egin zuen Txileren aurka jokatu behar zuen futbol partidaren aurrean. Pinochetek estatu kolpea eman berritan, 1974ko Munduko Txapelketarako sailkapeneko itzulerako partidua ziren jokatzekoak Txileko Estadio Nazionalean. Pinochetek kontzentrazio esparru bilakatua zuen estadio hori eta milaka preso torturatu eta hil zituzten bertan. Sobietarrek eskandalu horren aurrean protesta egin zuten eta FIFAk ikuskaritza taldea bidali zuen estadiora. Han zeuzkaten milaka presoak ikus ez zitzaten, ordea, barruko instalazioetan ezkutatu zituzten. Sobietarrek uko egin zioten partida hura jokatzeari, eta FIFAk Txileri eman zion garaipena.

Fonte:

Cristobal Villalobos Salas, Fútbol y fascismo (Altamarea).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
3180
anos