Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Sekretuan Joxe Arregiren gorpua hilobitik atera eta torturatuaren froga bilakatuko ziren argazkiak egin zizkioten

Fai
44
anos

16 de febreiro de 1981,

Sekretuan Joxe Arregiren gorpua hilobitik atera eta torturatuaren froga bilakatuko ziren argazkiak egin zizkioten. Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Nagusian bederatzi egunez torturatu zuten Arregi, hil zuten arte. Tortura haien ahozko testigantza ugari bazeuden ere, baita Carabancheleko presoek idatzitako lekukotza ere (hemen gutuna PDFan), Espainiako Poliziak dena ukatu zuen. Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bizente Ameztoik, zenbait lagunekin batera, gorpua hilerriko areto batera eraman eta gorpu zaurituari argazkiak egin zizkioten.

Gertatua salatzeko grebara dei egin zen, eta mobilizazio jendetsuak eta istilu handiak izan ziren Euskal Herrian. Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuak argazki hauek ditu ardatz.

 

Fonte:

Berria TB, Joxe Arregiren torturaren argazkien egia (2009ko bideoa)

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo