26 de xullo de 1975,
Salbuespen egoera altxa zuten, hiru hilabetean 2.000 lagun inguru atxilotu, gehienak torturatu, eta Poliziak sei pertsona hil ostean. Errepresioa, funtsean, ETAren aurka bideratu bazuten ere, haren militanteak izanik jazarrienak eta torturatuenak, PCE, PT, ORT, LAB, LAK, MCE, PSOE, UGT, CCOO eta LCR-ETA VI taldeen aurka egiteko ere baliatu zuten. Langile mugimenduari dagokionez, Bizkaian eta Gipuzkoan ugariak izan ziren CC.0O desegiteko saiakerak. Polizia eskuin muturreko taldeekin batera ibili zen, populazioa ikaratzeko helburuarekin.
Herri mugimenduan, berriz, auzo batzordeetako, familia elkarteetako edo errepresioaren aurkako batzordeetako kide ugari atxilotu zituzten. Tortura salaketa ugari egin ziren hilabeteotan eta horien berri eman zuen Amnesty Internationalek abuztuaren 2ko txostenean
Isiltasun informatibo erabatekoa ezarri zuten, baina Noticias del País Vasco durante el estado de excepción ezkutuko buletinari esker albisteak herritarrengana iristen ziren.
Fonte:
Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).