27 de xuño de 1931,
Realak armarritik sinbolo monarkikoak ezabatu eta Donostia F.C. izena hartu zuen. Apirilaren 14an Espainiako Estatuan II. Errepublika aldarrikatu ondoren, erregimen berriak titulu eta sinbolo monarkikoak kentzeko neurriak hartu zituen. Ondorioz, talde donostiarrak batzar orokor bitartez izena eta diseinua aldatu eta armarritik koroa kendu zuen. Erregimen frankista gailendu zenean, berriro ere Real Sociedad izena eta koroa jarri zizkioten.
Fonte:
Iturria: Real Sociedad de Futbol - Wikipedia