Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ramiro Gartzeiz Viguerako erregea Kordobako Kalifa-Herriaren aurka borrokatu zen Estercuelen

 
O ano pasado
 

26 de novembro de 2024,

Ramiro Gartzeiz Viguerako erregea Kordobako Kalifa-Herriaren aurka borrokatu zen Estercuelen. Iruñeko erregea Gartzia Santxitz zen Ramiro Gartzeizen aita, eta berak izendatu zuen Errioxako herriaren inguruan egon zen iraupen laburreko Viguerako Erresumako errege. Soriako Gormaz gotorleku islamiarraren aurka gaztelar, galiziar eta nafarren erasoaldiaren porrotaren ostean, Zaragozako qaidak Ramiro eta bere zaldunekin egin zuen topo Estercuelen. Musulmanen garaipenarekin amaitu zen borroka, eta Ramirok zauriturik ihes egitea lortu bazuen ere, bere 33 zaldun garrantzitsu hil zituzten, tartean Fortun Mahunis, Fortun Lopez eta Ximeno Fortun kapitainak eta Iñigo Belaskez, Iñigo Galindez eta Gartzia Salit.

Fonte:

Alberto Cañada Juste, Un milenario navarro: Ramiro Garcés, rey de Viguera (Príncipe de Viana, 1981).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
3180
anos