30 de xullo de 1975,
Poliziak Josu Mujika ETA pm-ko kidea hil zuen Madrilen. Segoviako kartzelan ziren preso politikoen ihesaldia prestatzen ari zen komandoko kidea zen eta haientzat nortasun agiri faltsuak plastifikatzeko makina alokatzera joan ziren Madrilera. Auto batean zihoan hiru kiderekin, horietako bat Lobo ezizenez ezagun egingo zen polizia infiltratua. Polizia auto bat haiengana hurbiltzen ari zela ikusita, ihesari eman zioten, nork bere aldetik. Beste bi etakideak atxilotu egin zituzten. Mujika, ordea, balaz josi zuten. Familiak salatzen du atxilo zezaketela, baina hil egin zutela. Mujikari biktima izaera aitortu zion Eusko Jaurlaritzak 2023an.
Egun berean, Bartzelonan Jon Paredes Txiki eta Iñaki Perez Wilson atxilotu zituzten, lapurtu nahi zuten banku bat behatzen ari zirela.
Fonte:
Iturria: Ingo Niebel, A la caza del primer Lehendakari. Franco, Hitler y la persecución del primer presidente vasco (Penguin Random House).