Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Patrice Lumumba jaio zen Onaluan, Kongo Belgikarrean

Fai
100
anos

02 de xullo de 1925,

Patrice Lumumba jaio zen Onaluan, Kongo Belgikarrean. Jatorri xumeko familia batean jaioa, posta bulegoko funtzionario aritu zen, belgikarren kolonialismoaren aurkako Kongoko Mugimendu Nazionaleko buru izan baino lehen. Independentzia lortu osteko Kongoko Errepublika Demokratikoaren lehen gobernuburua izan zen eta sozialista zen, horregatik bere politikak Belgika eta AEBen interesen aurkakotzat jota, bi herrialde hauek Lumumbaren gobernuaren aurkako estatu kolpea prestatu zuten. 1961ean hil zuten belgikar zerbitzu sekretuek CIAren laguntzaz, 35 urte zituela. Panafrikanismoaren sinboloetako bat da.

Fonte:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
10
anos
Fai
60
anos