Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Milanen Poliziak gazte bat hil zuen, Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioaren amaieran

Fai
55
anos

12 de decembro de 1970,

Milanen Poliziak gazte bat hil zuen, Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioaren amaieran. Aurreko urteko egun berean faxistek egindako atentatu bat anarkista talde bati egotzi zioten, eta espetxeratuta zituzten kideei babesa adierazteko manifestazioa antolatu zuen mugimendu anarkistak, beste hainbat mugimenduren babesarekin. Poliziak debekatu egin zuen manifestazio hori. Horrez gain, beste deialdi bat ere bazen egun hartan Milanen, Burgosko prozesuaren aurkakoa. Egun hartan bi deialdiek bat egin zuten eta Burgosen epaitutako euskaldunen aldeko manifestazioaren amaieran, karabineroek kargatu egin zuten. Rivoluzione Comunistako kide zen Saverio Saltarelli bularrean jo zuten ke-pote batekin, eta hil egin zen.

Fonte:

A 50 anni della morte, in memoria di Saverio Saltarelli (Saverio Saltarelliren omenezko webgunea).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
195
anos